KAMISETAKKAMISETAK
KAMISETAK KAMISETAK KAMISETAK Ez ditugu kamiseta gehiagorik egingo. Baina egin ditugun artisauari deituz gero lor ditzakezu enkarguz. Kamisetak egiten diren tailerretik pasatu beharko zarete hartzera eta ordaintzera. Hamar kamiseta baino gutxiago badira biniloz egin daitezke, 7€ inguru bakoitza. Hamar kamiseta eskatuz gero serigrafian egin daitezke, 5€ edo. Hau da kontaktua Raul 688681391 TSHIRT Federico Garcia Lorca Kalea, 4, 01003 Gasteiz, Araba Lekua aurkitzeko: https://www.google.es/maps/place/Federico+Garcia+Lorca+Kalea,+4/@42.8412266,-2.6613968,17z/data=!3m1!4b1!4m2!3m1!1s0xd4fc27ce14f8377:0x3e4bd0bcd8586e2c?hl=eu HITZALDI INFORMATIBOA, otsailaren 8an.otsailaren 22rako kartela ipini zure herrian.Etxean inprimatu A3an, A4an, ipini baten bat herrian, auzoan, taberna batean.
Hitzaldia izarran |
aldarrikapena egin genuen kUADRRILLA ARTEKOAREN AURKEZPENEAN, OTSAILAREN 18ANzu ere kamiseta ageriantwiter, facebook edo emailez bidali BERTSOLARIAK LIBRE kamisetarekin argazki bat. Plazan, lagun artean, baita Aizkorriko puntan ere!
ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEAREN PRENTSAURREKOA otsailaren 17an.Arabako Bertsozale Elkarteak prentsaurrekoa emango du otsailaren 17an, astelehena, 10:00ean Gasteizko Amaia Zentroa.
Hizlariak: Elkartearen lehendakaria den Ekaitz Elorriaga eta elkartearen kargodunak. Bideoa BERTSO-SAIOA GASTEIZEN, OTSAILAREN 20AN.Bideoak ikusteko hemen
AGURAIEN KONZENTRAZIOA OTSAILAREN 22ANOTSAILAREN 22an DENoK GASTEIZERA.Otsailaren 22ko agerraldian irakurritako testua, Iratxe Ibarrak eta Beñat Gaztelumendik irakurrita, Jon Maia eta Beñat Gaztelumendik egindakoa.
Kantatzea delitu bada, epaitu gaitzatela bertsolariak, munduko txori guztiekin batera. Elkartasuna delitu bada, lotu ditzatela gure mingainak, elkartzen diren esku eta beso guztiekin batera. Bertsoa delitu bada, sartu ditzatela errimak zurezko kutxa mutu eta huts batean, hildako eta zigortutako kantari eta poeta guztiekin batera. Kalejira bat delitu bada, itxi ditzatela munduko kale guztiak, inor alai eta pozik ibili ez dadin jira biran. Hemen eta orain, kopla batek estatu baten epaile gorenen eta legediaren zigorra merezi badu, erre ditzagun mendez mendeko baladak, erromantzeak eta kontakizunak. Gure hitza delitu bada, moztu ditzatela milaka euskaldunen belarriak. Plazara ateratzea ez bada legezko, itxi ditzatela plaza guztiak lau hormez eta burdin txarrantxaz. Jardun batekiko maitasunak elkartu gaitu hemen, Iker eta Jagobarekiko elkartasunak. Bertso-eskolan hitzarekin batera irakatsi ziguten askatasuna; batak ez duela balio bestea gabe. Askatasunetik jarraituko dugu plazan eta askatasunetik jarraituko dugu bertsolaritza aberasten, ikertzen eta transmititzen. Bertsolariok ez baitakigu beste era batera bertsoa egiten, pentsamendu libretik ez bada, hasieratik azken punturaino. Bertsolariak libre, pentsamendua aske, epaiketarik ez. Otsailaren 22ko agerraldian kantatutako sorta, Igor Elortzak
egindakoa:
Doinua: Lili Marlen 1. Ezin baitiot egin kantuari uko Berak ere ez bainau abandonatuko Ez baititut Jagoba ta Iker salduko Nik ere kantatu dut eta kantatuko 2. Ezin baitut pentsatu “Hala da ta punto” Kantuak berorrek nau autoinkulpatuko Euskal presoen eta senideen lekuko Nik ere kantatu dut eta kantatuko 3. Preso izan baititut lagun ta gertuko Beraien guraso, haur edo lagun urko Bihotzak maitasunik ez baitu ahaztuko Nik ere kantatu dut eta kantatuko 4. Ez baititut ulertzen hamaika asunto Ehunka kartzelaratze ta zenbait indulto Txantaiaren aurrean kikildu orduko Nik ere kantatu dut eta kantatuko 5. Hainbeste debeku ta lege injustuko Justizian ez baitut inoiz sinistuko Berritu nahi baititut mila gai kaduko Nik ere kantatu dut eta kantatuko 6. Kantari naizelako, kantutar, kantuko Kateak ez baitigu kanturik lotuko Ez baitute kantua kartzelan sartuko Nik ere kantatu dut eta kantatuko |